XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pedro'ren egite orrek Jesus'en Biotza, judutarren ikubilkada ta eriotz-epaiak baño geiago minberatu eban....

Zeuk ez olakorik egin....

III. Orduan asi zan, biraoka, gizon ori ezagutu be ez ebala siñistu-azoteko zin edo juramentu egiten.

Bein jausi dana ez da bein bakarrik jausten....

Gal-zoritik edo arriskutik alde egiten-ez ba'dau, lenengokoa bigarrenerako bidea zabalduteko izango da....

Berantz egiten asi da ta lenengoen ostian, beste txarkeri asko etorriko dira; geroago ta berago jausiko da....

Noiz arte?.

Giza-argalkeriaz Jaungoikoa errukitu, ta gizaseme ori beti-betiko galdu ez daiten, Jauna Bera gizonarengana jatsi, eskua emon eta jaso arte....

Pedro'ri orixe jaso jakon.

Jauna bein ukatu dau, bigarrenez be laster jausiko da....

Bere burua, orren argal nabaitu ebanian, gal zori jakon etxe aretatik alde egin ba'eban... baña ez; etxe barrura doa ta jausteko zori andiagoan sartu zan.

Otz egiten eban eta morroiak ta otseñak su egin eta berotara egozan, eta eurekin baita Pedro be, zutunik, berotu nairik.

Lenen zutunik... gero su-ondoan makurtu ta jarri... (...).